Bilboko Elizbarrutiko Caritasek lan duinaren eta enplegu inklusiboaren inguruko sentsibilizazio eta ekintza estrategia bat dauka martxan, eta webgune hau proiektu horren baitan kokatzen da. Etxeko lanak duintzeko proiektuaren baitan kokatuko genuke, zehazki.
Gure helburua kalitatezko kontratazio egonkorrak sustatzea da:
– Etxeko enpleguaren arloan indarrean dagoen legeriari buruzko informazioa emanez eta arauak betearaziz.
– Kontratazioen kudeaketa eta gizarte segurantzako altak egiteko laguntza emanez.