Ordaindutako baimenak

Langileen Estatutuaren 37.3. artikuluak ezartzen du aldez aurretik abisatuta eta justifikatuta, lanera faltatzeko aukera dagoela, soldata mantenduta, honako arrazoiren batengatik eta epe hauetan:

  • Ezkontza: 15 egun natural
  • Seme-alaben jaiotza: 2 egun natural, eta 4 ere izan daitezke beste lurralde batera mugitu beharra badago (egun horiei beste 13 gehituko zaizkie, berdintasun legearen arabera. Egun horiek hartu nahi izatekotan, enpresari jakinarazi behar zaio eta inprimaki bat bete. Ondoren, inprimaki hori dagokion Gizarte Segurantzaren bulegoan aurkeztu beharko da).
  • Bigarren ahaidetasunera arteko senideen heriotza, istripua, gaixotasun larria, ospitaleratzea, ebakuntza kirurgikoa, edota etxean erreposoan egon beharra: (senide horiek izan litezke gurasoak, seme-alabak, neba-arrenak, aitona-amonak, bilobak, amaginarreba edo aitaginarreba, suhia, erraina edo koinatuak). 2 egun, eta 4 ere izan daitezke, beste lurralde batera mugitu behar izatekotan.
  • Etxe aldaketa: Egun bat.
  • Utzi ezin den betebehar publiko edo pertsonal bat izatekotan (epaiketa batean egon beharra, hauteskundeetan bozkatu beharra, dokumentu ofizialak kudeatu beharra, eta abar), beharrezkoa den denbora.
  • Jaio aurreko azterketak eta erditzerako prestatzeko teknikak lantzeko ikastaroak egiteko aukera egongo da la lanaldiaren barruan, beharrezkoa den denboran.

GARRANTZITSUA: Kobratzeko orduan arazorik ez izateko, kasu guztietan justifikazioa aurkeztu beharko da. Esaterako: Ezkontza kasuan, familia-liburua; senideen ospitaleratze kasuan ospitaleko egiaztagiria; heriotzaren kasuan parrokoaren edota lur emateaz eta abar arduratzen den enpresaren egiaztagiria, eta abar.