Lan orduak

Asteko gehieneko lanaldia 40 ordukoa izango da (lan efektiboa), aldeen artean adostu daitezkeen presentzia denborak gorabehera.

Presentzia denboran familia enplegatzailearen eskura dago langilea, beraz, lanpostuan bertan egon behar du; denbora hori lan-kontratuan jaso behar da eta ezin izango da batez beste asteko 20 ordutik gorakoa izan.