Oporrak

Urteko oporraldia 30 egun naturalekoa izango da. Bi zatitan edo gehiagotan banatu ahal izango dira, eta gutxienez bietako bat hamabost egunekoa izan behar da, jarraian.

Oporrak hartzeko sasoia alde bien artean adostuko da. Akordiorik ez lortzekotan, 15 egun enplegatzaileak hautatzen duenean hartuko dira, eta beste 15 egunak langileak hautatzen duenean.