Lanaldi osoko kontratu bat, otsailaren 19ko Errege Dekretua https://www.boe.es/eli/es/rd/2026/02/18/126 ezarritakoaren arabera, zeinen bidez finkatzen den 2026erako Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata, hau da, hileko 1.226€ gordin. Zenbateko hori 14 zatitan banatuta, hau da, 12 hilabete eta 2 aparteko paga, honakoa da: 17.094€ gordin urtean.
120 eguneko edo gutxiagoko kontratuak, 1º artikuluan aipatzen den gutxieneko soldatarekin batera, zati proportzionala igande eta jaiegunetako ordainsaria, bai eta bi haborokinak ere irabaziko dute. Edozein langileri hogeita hamar eguneko lanaldi bakoitzeko gutxienez 57,82 euro dagozkio.
Langileak beti jaso behar du soldataren egiaztagiri bat, alde biek adosten duten moduan. Orokorrean, nomina bat ematen da, eta eredu hori atal honetan dago jasota: Inprimakiak eta formularioak > Lanekoak.
