Likidazioa da enplegatzaileak langileari ordaindu behar diona, betiere, lan-harremana bukatzen denean.
Likidazioaren osagaiak:
- Hilean lan egindako egunei dagokien zatia.
- Oraindik ere kobratu ez diren aparteko pagak.
- Hartu gabeko oporren zati proportzionala.
Kontratua bukatzeko arrazoiak:
- Familia-unitatearen diru-sarrerak murriztea edo gastuak handitzea gerora sortutako egoeragatik.
- Familia-unitatearen premien funtsezko aldaketa, etxeko langilea alde batera uztea justifikatzen duena.
- Enplegatzailearen konfiantza galtzea arrazoitzen duen langilearen portaera.
Likidazioaz gain, kitatze-agiria egiteko arrazoia zein den ikusi beharko da. Enplegatzailearen aldetik datorrenean, lanari bukaera eman baino 7 edo 20 lehenago abisatu beharko da, antzinatasuna urtebetekoa baino handiago edo txikiagoa den, hurrenez hurren. Kasu hauetan indemnizazioa hamabi egunekoa izango da lan egindako urte bakoitzagatik, muga sei hilabetetan esarrita Hala ere, aldez aurretik ez abisatu edo berandu abisatzeagatik abonu bat egin daiteke, kitatze-egun horiei dagokienaren arabera. Aukeretako bat ere ez bada gauzatzen, bidegabeko kaleratzea dela ulertuko da.
Aurre-abisu aldian, lanordu osoa daukadan langileak eskubidea dauka astean sei ordu libre bat izateko, ordainduta, beste enplegu bat bilatzeko.
Kitatze-agiria langileak sinatzen duen dokumentua da, behin lan-harremana bukatuta. Horren bidez, onartzen du enplegatzailearengandik jaso dituela dagozkion kantitateak, eta ez dagoela zorrik. Honakoak dira kopuruak: Likidazioa eta kalte-ordainak (enplegatzailea ordaintzera derrigortuta baldin badago).
Kalte-ordainak dituzten egoera bereziak:
- Kaleratze bidegabea: Eskubidea ematen du honakoa jasotzeko: 20 egun naturaleko soldatari dagokiona, bider lan egindako urteak, gehienez ere 12 hilabete.
- Enplegatzailearen heriotza edo ezgaitasuna. Hilabeteko soldata jasotzeko eskubidea ematen du, aparteko ordainketen hileroko banaketa barne.
GARRANTZITSUA: Sinatu aurretik, ondo begiratu behar dira kobratu beharreko kopuruak, eta sinatu soilik dokumentuan jasotakoarekin guztiz ados egotekotan. Izan ere, behin sinatuta, ezin izango da erreklamatu. Kobratzeko kopurua sinaduraren unean jasotzea ere garrantzitsua da.