Atsedenaldiak

Astean: Langileak eskubidea dauka astero jarraikako 36 orduko atsedenaldia izateko. Orokorrean, larunbat arratsaldea edo astelehen goiza izango da, eta igande osoa.

Egunean: Lanaldi baten bukaeraren eta hurrengoaren hasieraren artean 12 orduko tartea egon behar da, gutxienez. Hala ere, 10 ordura murriztu ahal izango da, gainerakoa lau asteko gehieneko epeetan konpentsatuz (12 ordura arte).

Gainera, egunean 2 orduko tartea izango da otordu nagusietarako, eta denbora hori ez da laneko denbora gisa zenbatuko.

Jaiegunak:  Urtean 14 jaiegun izateko eskubidea dago, gainerako langileen moduan. Datak aldakorrak dira, urtearen eta autonomia erkidegoaren arabera.

GARRANTZITSUA: Alde bien artean adosten bada atsedenaldietan lan egitea, horren ordainsaria ere adostu beharko da. Ordainketa egin daiteke, edo beste atseden egun batzuengatik aldatu.