Berriaren laburpen, (2020/01/23): Gutxieneko soldata 950 eurora igoko du aurten Espainiako Gobernuak [Enlace]
Akordioa itxi du patronalekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin. Legealdian zehar gehiago igotzeko aukera aztertuko dute.
Espainiako Gobernuak berriz igoko du gutxieneko soldata: %5,5 gehiago, 950 euroko hamalau ordainketa: 13.300 euro urtean. Egunotan negoziazioetan aritu da CEOE eta Cepyme patronalekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin, eta atzo iluntzean egin zuen akordioa haiekin. Yolanda Diaz Lan ministroa pozarren azaldu zen, eta azpimarratu zuen elkarrizketa soziala «berreskuratzeko» urrats bat izan daitekeela gobernuaren, patronalaren eta sindikatuen arteko akordioa. Gobernuaren asmoa da datorren astearteko Ministroen Kontseiluan onartzea neurria, hil honetako soldatetan indarrean sartzeko.