Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata 1.134 eurora igoko da.

Jokin sagarzazuk argitaratua, Berrian (2024/01/14): Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata 1.134 eurora igoko da. [Esteka]

Espainiako Gobernuak lanbide arteko gutxieneko soldata (SMI) %5 igotzea adostu du UGT eta CCOO sindikatuekin: hilean 54 euro gehiago, 1.134 euro gordin, hamalau ordainsaritan. Patronalek ez dute babestu akordioa. Igoera atzerako eraginez aplikatuko da, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta 75.000 langile ingururi eragingo die Hego Euskal Herrian, gehienak gazteak eta emakumeak.